Munduko trialsin onenak Fagollagan

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 28a, 02:00

Trialsin txapelketa dago bihar Fagollagan, bidean goazela errioz beste aldera gelditzen den basoan. 50 bat partehartzaile izango dira Gipuzkoako Txapelketarako puntuagarria den proban eta tartean munduko txapelketan ondotsuena ibiltzen diren parte-hartzaileak ere izango dira Benito Ros Gasteiztarra esaterako. Kirol ikusgarri hau debalde ikusteko aukera dago bihar beraz Hernanin. Hernanin 10 urte egingo ditu aurten proba hau antolatzen hasi zirela. Nagusien mailako txapelketaz gain, gaztetxoek ere izango dute beren abilidadeak probatzeko aukera eta antolakuntzak bizikleta bat jarriko du proba egin nahi duten gazteentzako. Probak bihar dira, goizeko 10:30etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!