Hernaniko nesken taldeak kiroldegian jokatuko du gaur Fortuna taldearen kontra, arratsaldeko 16:30etan hasita. Gipuzkoako txapelketako bigarren partidua izango da eta oraingoz lehen postuan dijoaz hernaniarrak, jokatutako partidu bakarra irabazita.
Mutilak Bilbon
Mutilen taldeak Rekalde liderraren etxean jokatuko du gaur, Euskal Herriko ligako partidua. Hernaniri kostatzen ari zaio denboraldi honetan partiduak irabaztea eta gaur ere lana gogotik egin beharko dute bizkaitarrei garaipena urratzeko. Rekalde taldeak jokatutako 11 partiduetatik 10 irabazi ditu eta ligako talderik gogorrena dela erakutsi du. Partidua 17:00etan da Bilboko Ezkurtze kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!