Mendizabal II Iruñeako jaialdian gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 28a, 02:00

OIER Mendizabalek partidu polita du gaur Agirrerekin batera Iruñeako Labriten arratsaldeko 16:30etan. Aurrean Arbizu-Urrizelki bikotea izango dute. Jaialdiko estelarra: Olaizola II-Zearra/Titin-Pascual (Tele5 17:30etan). ‘Berria partiduak’ Hernanin Berria txapelketako bosgarren jardunaldiko partiduak izango dira gaur kiroldegian 16:30etan hasita. Elizondoko Txaruta eta Gasteizko Zaramaga taldeek neurtuko dituzte indarrak. Kadeteetan Ollo-Madariaga/Mendinueta-Perez da partidua. Jubeniletan, Goñi-Otxandorena/Alvarado Berrueta neurtuko dira partidu berdinduan. Eta afizionatuetan Zubieta-Elizalde/Vicente Velasco, faborito garbirik gabeko partidua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!