Azti-Begia taldea Info 7 irratia sortu ahal izateko bazkide bila dabil eta bazkide berriak egiteko mahai bat jarriko du gaur Kardaberaz kalean, egun guztian. ´Euskal Herriko irrati nazionala` sortzen ari da Azti-Begiak jakitera eman duenez, baina, ´proiektua indartu, mamitu eta gero kalitate handiagoko irratia lortzeko` bidea egiten jarraitu behar dute. Horretarako ´herritarren babesa eta atxikimendua` eskatu dute ´botere ekonomiko eta politikoak ez baititugu lagun`. Info 7 irratia ´herritarrei eta herri sektoreei esker` biziko da Azti-Begiaren hitzetan eta horregatik eskatu diote herritarrei bazkide egiteko ´denon artean egingo baitugu aurrera Euskal Herriak behar dituen komunikabideak gauzatzen`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!