Jon Garmendia ‘Txuria’ Madrilera eraman dute

Kronika - Erredakzioa 2006ko urtarrilaren 28a

Jon Garmendia Txuria eta Ekain Rodriguezen aurkako euro aginduak atzo gauzatu zituzten eta Muret-Seysseko presondegitik Madrilera eraman zituzten. Entzutegi Nazionalera eraman eta prozedura notifikatuta espetxeratu zituzten atzo bertan. Askatasunak salatu du bi atxilotuak oso egoera gogorrean egon direla Muret-Seysseko espetxean eta isolamenduan sartu zituztela patioan Euskal Preso Politikoen eskubideak aldarrikatzeagatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!