Paperik gabeko inmigranteentzat ere bada programa. Behin prestakuntza bukatuta 8 lagunentzako lana izango da. Erroak-Sartu elkarteak antolatu du Jaurlaritzaren onarpenarekin.
Erroak-Sartu elkarteak antolatuta geriatria laguntzailerako enplegu eta prestakuntza programa jarriko da martxan Donostian, martxoaren 30etik ekainaren 30era. 12 lagunentzako tokia dago prestakuntza programan eta horietatik 8 lagunentzako lana ere eskaintzen du programak, uztailetik abendura, hain zuzen ere. Ikastaroa astelehenetik ostiralera izango da, goizeko 09:00etatik 14:30etara, guztira 320 ordu osatu arte. Hernaniko Inmigrazio Arlotik jakitera eman dutenez paperik ez duten inmigranteek ere badute aukera programa honetan parte hartzeko eta gero sei hilabetean lan egiteko aukera izan lezakete 8 aukeratuek.
Erabat subentzionatua
Programak Eusko Jaurlaritzaren laguntza du eta debalde da. Izen emateko deitu 943 47 24 26 telefonora.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!