Sorginkeria tailerra bihar Atsegindegi plazan

Kronika - Erredakzioa 2006ko urtarrilaren 28a

Txotx denboraldiko ekitaldien barruan, sorginkeria tailerra dago bihar igandea 6-10 urteko gazteentzat. Tailerra goizeko 11:00etan hasiko da eta Atsegindegiko plaza berrian izango da. Sorginen jantzia egiten ikasiko dute animatzen diren neska-mutilek eta erratz hegalari bat egin, edabe bat sortu eta abar. Arratsaldeko 13:00etan, berriz, kale jira egingo dute Galoka taldeko sorginek, zeltar musikak lagunduta. Igandeko ekitaldiarekin bukatuko dira txotx egitarauan urtarrilerako prestatuak zeuden ekintzak. Hurrengoa otsailaren 4an izango da: La fonda pop-rock taldearen kontzertua, arratsaldeko 19:30etan Plaza Berrian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!