Derby gogorra jokatuko dute bihar Durango eta Hernanik, eguerdiko 12:00etan. Hernaniarrek liderra oso estu hartu zuten lehengo asteburuan eta erakutsi dute dauden postuan baino gorago egoteko taldea badutela. Biharko partiduak balio lezake talde bakoitzak denboraldian izango duen erronka zehazteko: Hernanik irabazten badu gora begira jarriko da berriz ere beheko postuak ahaztuta, eta Durangok ez jaisteko borrokatu beharko du denboraldia bukatu artean. Bizkaitarrek irabazten badute berriz, hernaniarren pare jarri litezke eta beheko taldeak denak bateratsu izango dira, jaitsierako borrokarako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!