Hernani denboraldi zailari maila onean erantzuten ari zaio

Kronika - Erredakzioa 2006ko urtarrilaren 28a

Bihar Herreran jokatuko dute eguerdiko 12:00etan.

Kadeteen ohorezko taldea 10garren dijoa 18 punturekin eta gora egiteko ilusioz. Talde gaztea du Hernanik, 17 mutiletatik 10 lehen urteko kadeteak baitira, baina, kategoria zailari hortzak erakusten ari zaio. Juan Mari Otaegi entrenatzaileak Kronikari azaldu dioenez denboraldia hasterako bazekiten aurten urte zaila izango zutela ohorezko mailan, baina, taldea uste baino hobeto ari da erantzuten. Hemendik aurrera ere gauzak argi ditu entrenatzaileak ´egindako lana partiduetan isladatzea da helburua, sailkapenak ez gaitu hainbeste kezkatzen. Taldeak progresio ona daramaki eta progresio horri jarraipena ematea izango da aurtengo denboraldiko helburua`. Askotan partiduko emaitza baino partiduaren bilakaera garrantzitsuagoa dela uste du Otaegik: ´partiduan aukerak izatea da garrantzitsua, nola joan den aztertzea`. Luzera begira lanean Kadeteen taldeak aurten eta hurrengo denboraldietan jarria dauka bista, luzera begirako apustua baita talde gazte honena. Otaegik uste du taldeak gora egingo duela datorren denboraldian, aurten pixka bat sufritu arren. Aurtengoari dagokionez, entrenatzaile bakoitzak bere joko eredua du Otaegiren hitzetan eta taldea horretara ahalik eta gehien hurbildu arazten saiatuko da. Ligako partidua bihar dute eguerdiko 12:00etan, Herreran, Sportingen kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!