Hernanik hiru puntuak etxera ekarri beharko lituzke bihar Irundik

Kronika - Erredakzioa 2006ko urtarrilaren 28a

Arratsaldeko 19:30etan jokatuko dute Irun eta Hernanik Galen.

Hernanik bihar ilunabarrean jokatuko du ligako ahulenetako baten etxean, Irunen. Hernaniarrek aukera paregabea dute, etxetik kanpora hiru puntu lortu eta sailkapen erdi aldean tokia egiten hasteko. Lehengo astean 4-1 irabazi zioten txuriberdeek Allerruri eta golerako erraztasun hori aprobetxatu behar dute Galeko zelaitik garaipena ekartzeko. Hernaniarrek lau partidu daramazkite galdu gabe eta horrek sailkapenean leku erosoan kokatu ditu: 12garren postuan, 27 punturekin. Jaitsiera postuak 12 puntura dituzte hernaniarrek eta nabarmentzen da kategoriari neurria hartzen ari zaizkiola.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!