Gimnasia erritmikoko ikasleek 2006ko kurtso hasierako erakustaldia eskainiko dute datorren igandean udal kiroldegian. Erakustaldia goizeko 11:00etan hasiko da eta eguerdiko 12:30etan bukatuko da gutxi gora-behera. Bertan parte hartuko dute benjamin, alebin eta jubenil mailetako taldeek. Horretaz gain, bakarkako erakustaldiak izango dira benjamin, alebin, infantil, jubenil eta kadete mailatan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!