Bildu Hernanik bulegoa ireki du Kardaberaz kalean eta bihar, larunbata, inauguratuko dute. Eguerdiko 12:00etan kontzentrazioa egingo du eta ondoren, giza katean Udaletxetik lokal berriraino joango dira, Kardaberaz 24 zenbakira. Bertan inaugurazio ekitaldia antolatu du herri plataformak 12:30etan: hitzaldia, bertsolariak, txalapartariak, sagardoa eta erakusketa izango dira, besteak beste. BHk herritar guztiak gonbidatu ditu kontzentraziora eta ondorengo ekitaldira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!