‘Las crónicas de Narnia’ asteburu honetan Biterin

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 27a, 02:00

Asteburu honetan Biterin pelikula bakarra izango da ikusgai: Las crónicas de Narnia. Lewisen ipuinetik ateratako film honetan abentura eta fantasia dira nagusi. Bigarren Mundu Gerran, gaztetxo talde bat Narnia izeneko munduan sartzen da armairu magiko baten atea irekita. Haur eta helduek gozatzeko pelikula da. Filmaren lehen saioa gaur izango da 22:30etan; bihar berriz 16:30etan, 19:30etan eta 22:30etan jarriko dute eta igandean 16:30etan eta 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!