Presoak Euskal Herrira ekartzea eskatzeko kontzentrazioa gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 27a, 02:00

Etxeratek deitu du kontzentrazioa eta gaur arratsaldeko 20:00etan izango da Gudarien plazan.

ETXERAT elkarteak deituta, kontzentrazioa dago gaur euskal presoak Euskal Herriratzearen alde. Azaldu dute, nahiz eta behin baino gehiagotan euskal gizarteak bat egin duen aldarrikapen horrekin, oraindik ez dela gauzatu, eta behartuta daudela kalera ateratzera, ´gure senideen alde lan egiteko`. Herritar guztiei dei egin diete gaur arratsaldeko 20:00etan Gudarien Plazan egingo den kontzentraziora.

Presoen eskubideak
Etxeratek azaldu du ´demokrazia eta justizia hitzak agintarien ahotan dabiltzanean`, beste lau preso politiko fisikoki erasotu dituztela urtarrilean. Bestetik, gaixotasun larriak dituzten Angel Alkalde, Jon Agirre Agiriano eta Juan Jose Regok ´osasun asistentzia ezari eta nahiz kartzeleroen eta polizien probokazioei aurre egiten jarraitzen dute gaixotasunen sorleku diren kartzeletan`.
Etxeratek dio egunkarietako azaletan instituzioetako agintariak herritarren ordezkari gisa ageri direla ´baina behin eta berriz eta milaka modutara azaldu duen nahiari, dagozkien eskubideen jabe izanik euskal presoak Euskal Herriratzeko aldarriari muzin egiten jarraitzen dute`. Etxeratek gonbidatu nahi ditu agintariak presoak bisitatzera ´bakea eraikitzeko eta konponbidea aurkitzeko, badute zer ikusi, zer ikasi eta nondik hasi` diote.

Indarrak bildu
Etxeratek dio ´euskal errepresaliatu politikoen eskubideen defentsan indarrak batuz jarraitu behar` dela, ´Estatuen biolentzia jasaten ari diren herri honetako gizon-emakumeen eskubideak errespetatzeak sustatuko baitu herri oso batean eskubideak bermatuko dituen konponbidea`.

 

 

Etxeratek agintariak gonbidatu nahi ditu presoak bisitatzera, ´badute zer ikasi bakea eraikitzeko`
..
´Herri honetako gizon-emakumeen eskubideak errespetatzeak sustatuko du herri oso baten eskubideak bermatuko dituen konponbidea`
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!