Grazi Morcillo atxilotu dute Saintesen

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 26a, 02:00

Frantziar poliziak Grazi Morcillo hernaniarra atxilotu zuen atzo, Asier Kintana bere bikotekidearekin batean, Bordele ondoko Saintes herrian. Askatasuna erakundeak atzo azaldutakoaren arabera gau guztian etxea arakatzen aritu zen polizia, eta atzo 11:45 inguruan atxilotu zituzten ´formalki`. Iturri polizialen arabera Frantziar Poliziak eta Guardia Zibilak elkarlanean burutu dute operazioa eta ´ETArentzat armak hartu izana` leporatzen diote bikoteari. Bikotearekin batean 6 eta 2 urteko umeak ere hartu zituen poliziak eta Askatasunak salatu du ume hauek erabili zituztela atxilotuen senitartekoei galderak egiteko, komisarira bila joan ziren unea aprobetxatuta. Arratsaldean umeak senitartekoekin zirela jakin arazi zuen Askatasunak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!