LASARTEKO
Krosean parte hartuko dute asteburu honetan Hernaniko hainbat atletek.
Lasarteko krosa urteroko zita garrantzitsua da hernaniarrentzat eta kadete,
infantil, alebin eta senior mailetan 25 bat hernaniarrek behintzat hartuko
du parte. Lasterketak goizeko 10:00etan hasiko dira. Senior kategorian
eguerdiko 12:15etan hasiko da, emakumeena eta 12:45etan gizonezkoena. Horrez gain kross labur froga ere badago eta hori Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketa izango da. Froga hori hasiko da 11:40etan gizonezkoena eta 11:55etan emakumezkoena. 3.700 metro egin beharko dituzte lasterka. Itziar Urdangarin katarroak jota Itziar Urdangarin atleta hernaniarrak seguruenik parte hartuko du Lasarteko Krosean. Kronikari adierazi dionez katarroak jota dago eta horrek arnasa behar bezala hartzea galerazten dio. Horrez gain otsailaren 19an, Lasarten baita ere, korrituko duen Euskadiko Txapelketarako gogor ari da entrenatzen eta horren ondorioz hankek pisu haundia hartzen dutela azaldu du atletak. Hala ere igandean Lasarten egon nahi du Urdangarinek, ´Lasarte hemen ondoan dago eta jende ezagun asko biltzen da, giro polita izaten da eta gustatuko litzaidake parte hartzea.` Euskadiko Txapelketa ere bertan izango denez atletari ondo etorriko zaio parte hartzea, terrenoa aztertzeko. Eguraldiak ere baldintzatuko du igandeko lasterketa, elurra espero baita. Itziar Urdangarinek azaldu du elurrarekin korrika aritzea arriskutsua dela, elurrarekin ezin delako ikusi oinak non jartzen diren. Euskadiko korrikalari onenen artean Itziar Urdangarin Euskadiko korrikalari onenen artean dago eta profesional mailan aritzen da nahiz eta ez den atletismotik bizi. Aurtengo denboraldian fin aritu da korrikalari hernaniarra. Joan den asteburuan korritu zuen Elgoibarko Nazioarteko Krosean 22garren postua egin zuen eta lehenengo euskalduna izan zen, emakumezko senior kategorian. Urtarrilaren 8an korritu zuen Zornotzako Nazioarteko Krosean 9garren postua egin zuen eta orduan ere aurreneko euskalduna izan zen. Laudioko Nazioarteko Krosean 16garren postua egin zuen eta bertan ere Euskadiko onena izan zen. Abenduaren 19an, Azpeitian izan zen Gipuzkoako Txapelketan aurreneko postua lortu zuen Itziar Urdangarinek. Martxa honi jarraitu ezkero ez litzateke harritzekoa datorren otsailaren 19an, hernaniarra, Euskadiko Txapeldun izatea. Hogeitik gora hernaniar Lasarteko Krosari dagokionez, C.D Hernanitik adierazi dute hau dela urteko lehenengo lasterketa garrantzitsua eta oraindik ez dela ziurra hernaniar atletek nola erantzungo duten. 25 bat atleta behintzat joango dira Hernanitik: beteranoetan bost atleta, kadeteetan bat eta infantiletan beste bi atleta. Horretaz gain alebin mailan 17 neska-mutiko dira joatekoak Lasartera igandean.
|
Itziar Urdangarin batez ere otsailaren 19an
izango den Euskadiko Txapelketarako ari da prestatzen. .. Urdangarin, Elgoibar, Laudio eta Zornotzako nazioarteko krosetan Euskadiko aurrenekoa izan da, denboraldi honetan. Gipuzkoako Txapelketa ere irabazi zuen Azpeitian. |