Txotx denboraldiaz, aparkamentuez eta kamioiekin dituzten
arazoez hitz egingo dute, gaur 20:00etan Aristizabaleko lokalean.
Kaxko auzo elkarteak bilera du gaur, arratsaldeko 20:00etan, Aristizabal kaleko lokalean. Hiru gairen inguruan hitz egingo dute: batetik txotx denboraldia izango dute hizketa gai. Bestetik, Urbieta eta Elkano kaleetan jartzekoak dituzten denbora mugatuko aparkamentuei buruz ariko dira. Hirugarren puntua berriz, Kaxkoan kamioiekin duten arazoa izango da. Oindi taberna inguruan kamioi batek harri pusketa bat kendu zion fatxadari eta berritu zutenean beste kamioi batek hautsi zuen berriz ere. Horren inguruko alternatibei buruz hitz egingo dute besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!