Adinekoei eskainitako hainbat zerbitzu urte betez luzatzea onartu du Ongintza Batzordeak

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 26a, 02:00

Eguneko Zentroa, gaueko zerbitzua eta animazio soziokulturala dira patronatuak luzatuko dituen hiru zerbitzuak. Ongintzako Zuzendaritza Batzordea atzo izan zen.

ONGINTZA Patronatuko Zuzendaritza Bartzordeak erabaki zuen hainbat zerbitzu luzatzea, beste urte betez: Eguneko Zentroa, Zaharren Egoitzako gaueko zerbitzu soziosanitarioa eta Zaharren Egoitzan eta Eguneko Zentroan dagoen animazio soziokulturaleko zerbitzua. 30 pertsona Eguneko Zentroan Eguneko Zentroa Maria Magdalena Zaharren Egoitzako eraikinean dago eta gaur egunean 30 pertsonek jasotzen dute zerbitzu hori. Asmoa da hala ere, Zaharren Egoitza haunditzen denean, instalazioak egokitzea zerbitzu hori 40 pertsonak jaso dezaten. Eguneko Zentroan 14 pertsona ari dira lanean, Ongintza Patronatuak kontratatutako enpresa baten bidez. Zerbitzu honek 460.000 euroko aurrekontua du. Eguneko Zentrora joaten dira edadetuak eguna pasatzera. Bertan gosaldu, bazkaldu eta meriendatu egiten dute. Etxean garbitzeko modurik ez duenari ere lagundu egiten zaio bertan. Jatorduen artean aktibitateak egiten dituzte: gaitasun funtzionalari eutsi errehabilitazio tekniken bidez, autonomia landu menpekotasuna gainditze aldera, osasunari jarraipena egin, familiarteko harremanak sustatu eta aisialdiko jarduerak ere egiten dituzte. Zaharren Egoitzako gaueko zerbitzu soziosanitarioa Beste urtebetez luzatuko duten zerbitzua da Zaharren Egoitzako gaueko zerbitzu soziosanitarioa. Bertan herizainek egiten dute lan gauez eta esate baterako egiten dute: pardelak aldatu, odola atera, gauean jatekoa ematen dute norbaitek behar ezkero, medikazioa ere bai, eta abar. Zaharren Egoitzan 111 pertsona daude bizitzen eta gauero 2 pertsonek atenditzen dituzte, zerbitzu honen bidez. Guztira 170.000 euroko aurrekontua du zerbitzuak, gutxi gorabehera. Soziokultura zerbitzua Zaharren Egoitzan eta Eguneko Zentroan ematen den soziokultura zerbitzua ere luzatuko dute. Bertan 3 pertsona ari dira lanean eta edadetuen balorazio psikologikoa egiten dute. Horren arabera programa bat jartzen zaie dituzten hutsuneak garatzeko, arlo sanitarioan, arlo sozialean eta baita psikosozialean ere, pertsona bezala funtzionatzen segi ahal izateko. Zerbitzu honek 60.000 euroko aurrekontua du. . Eguneko Zentroan 30 pertsonek jasotzen dute zerbitzua eta bertan, gosaldu, bazkaldu eta meriendatu egiten dute. Horrez gain aktibitateak egiten dituzte: errehabilitazioa eta autonomia landu, esate baterako. .. Gaueko Zerbitzuan 2 herizainek egin dute lan Zaharren Egoitzan bizi diren 111 pertsonekin: pardelak aldatu eta medikazioa eman, adibidez. .. Soziokultura Zerbitzuan edadetuen balorazio psikologikoa egiten dute eta dituzten hutsuneen araberako aktibidadeak programatzen dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!