Zabalik da Kronika txapelketarako izen ematea, otsailaren 6 arte. Txapelketa otsailaren 18an hasiko da eta San Joanak arte iraungo du. 18 urtetik gorako jendearentzat da txapelketa eta aurten bikotetik batek hernaniarra beharko du gutxienean, txapelketa jokatu ahal izateko.
Izen emateko Hernaniko Kronikatik pasa eta izen abizenak eta telefonoa utzi behar dira eta 10 euro ordaindu bikoteko. Urteroko moduan Tilosetan jokatuko dira partiduak eta egutegia txapelketa hasi aurrean emango zaio bikote bakoitzari.
Seigarren edizioa
Binakako Kronika esku pelota txapelketak ibilbide dezentea egin du dagoeneko eta seigarren edizioa izango du aurtengoa.
Orain arteko irabazleak
2005: Santa Kruz-Alkorta.
2004: Legarreta-Ezeiza.
2003: Legarreta-Ezeiza.
2002: Garmendia-Zabala.
2001: Tutu-Iturbe.