rik onena, alferrik galtzen ez dena lemarekin ura nola aurreztu azaltzeko autobusa egongo da Hernanin, gaur, bihar eta etzi Urbieta kalean, goizeko 09:00etatik 20:00etara.
Urik onena, alferrik galtzen ez dena lemarekin ura nola aurreztu azaltzeko autobusa egongo da Hernanin, gaur, bihar eta etzi Urbieta kalean, goizeko 09:00etatik 20:00etara. Kutxako gizarte-ekintza sailaren ekimena da eta helburua du ´uraren balio naturala ezagutaraztea eta etxean ura aurrezteko ideiak ematea`. Lehenagotik ere etorri izan da autobusa Hernanira eta orain ere adin guztietako jendearentzako dago informazioa eta interesa duen guztiarentzat dago zabalik. Panel, marrazki eta maketa bidez azaltzen dute uraren garrantzia eta nola aurreztu: garbigailua erabiliz ontziak eskuz garbitu ordez, komuneko uraren zisternan 2 litroko ur botila bat jarrita... uraren gainean interesa duenak Urbieta kalera jo lezake ostirala artean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!