2005ean langabeziak gora egin du Hernanin, 791 lagunera

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 25a, 02:00

2004ko abenduan baino 63 langabetu gehiago daude, INEMek emandako datuen arabera. Langabetuen %60 emakumezkoak dira.

Hernanin gora egin du langabeziak 2005ean eta urtea hasi baino 63 hernaniar gehiagok amaitu du 2005a lan gabe. Hernanin 791 lagun dira INEMen langabetuen zerrendan erregistratuak daudenak, horietatik gehienak emakumeak. Hamar langabetuetatik sei emakumeak dira Hernanin. Langabetu kopuru hau da INEMen izen emanda dagoena, baina, kopurua haundiago izan liteke berez. Adinari dagokionean 35-40 urte artekoak dira emakumezko langabetu gehienak Hernanin eta 50-55 urte artekoetan ere kopurua haundia da. Gizonezkoetan, 25-30 urte artekoak dira langabetu gehienak. Sektoreka berriz, zerbitzuetan daude langabetu gehienak eta industrian hurrengo, berdin gizonezko nahiz emakumezkoetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!