BERRIAK merkatari eta tabernarien elkarteko zuzendaritzatik jakinarazi dutenez bihar, asteazkena, bilera egingo dute elkarte honen barruan ez dauden merkatariekin. Bilera arratsaldeko 20:00etan izango da Biterin.
Funtzionamendua azaldu
Bilera honen helburua da merkatari elkartearen futzionamendua azaldu eta sor daitezkeen galderei erantzutea. Berriak-ek interesatu guztiak deitu ditu, Biterira azaldu daitezen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!