Liga hasiera gazi-gozoa

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 24a, 02:00

Hernaniko xake taldeak bigarren jardunaldia jokatu zuen joan den larunbatean Hernanin, Beasaingo Alfil taldearen kontra. Goierritarrak gehiago izan ziren eta hernaniarrak partidarik irabazi gabe bukatu zuten etxeko lehen jardunaldia. Hernaniarrek berdinketa garrantzitsua lortu zuten lehen jardunaldian Idiazabalen kontra eta orduan lortutako puntuari gehiago batzen saiatu beharko dute datozen jardunaldietan. Datorren asteburuan Tolosa-Ibarraren kontra ari beharko du Hernanik eta ez du partida erraza izango, hirugarren baitijoaz Tolosa-Ibarrakoak. Aurten, 12 talde ari dira lehiatzen Gorengo mailan. Larunbateko partidak jokatu zituztenak dira: Isidro eta Fernando Esnaola, Apezetxea eta Navascues.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!