Azukrea, atuna oliotan eta konpresak biltzeko kanpaina bukatu da Hernanin eta Saharara bidaltzeko prestatuko dute orain.
Bukatu da Tindufeko saharar errefuxiatuen kanpamendura bidaltzeko oinarrizko gaien bilketa eta Saharara bidaltzeko paketeak egitekoak dituzte orain. Paketeak egiteko datorren ostegunean gelditu dira, arratsaldeko 16:30etan Arantzazu plazako lokalean, eta antolatzaileek dei egin diete herritarrei laguntzera azaltzeko. Behin paketeak eginda Donostiara eramango dituzte eta Donostiatik bidaliko dituzte Saharara, Gipuzkoan bildutako guztiekin batean.
Lau lekutan bildua
Aurten ere janaria eta konpresa biltzea ikastetxeetan, Biterin, Plaza Berrin eta zentro komertzialetan egin dute Hernanin, urteroko moduan. Oraindik ordea, kontaketarik egin gabe dago eta ezin da jakin zenbat kilo bildu diren eta hasierako helburuak bete diren edo ez. Ostegunean bertan dute kontaketa egitekoa, paketeak egitean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!