Atsegindegi plaza ireki dute

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 24a, 02:00

‘Sagar jaia’ bertan egin zuten atzo Hernaniko ikastetxeetako ikasleek.

Atsegindegi plaza ireki dute obra luzearen ondoren. Joan den igandeko txotx irekiera ekitaldia zela eta aldez aurretik ireki behar izan dute, euria egin izan balu ere estalpe bat izateko, baina, hemendik aurrera irekita segiko du Udaletik jakitera eman dutenez. Erremateren bat edo beste falta du oraindik obrak, baina, nagusienean bukatua dago. Lehen ekitaldia: sagar jaia Atsegindegiko plazaren helburu nagusia da herriko zenbait ekitaldik alternatiba estali bat ere izatea, euria egiten duenerako. Bide horretan, Hernaniko ikasleak izan dira bertako lehen ekitaldiak egin dituztenak, egunotan eguraldiak aitzakiarik ez badu ere. Sagar jaia deitu dutena hasi zuten atzo eta gaur eta bihar ere izango da jaia: guztira 200 neska-mutil inguru ariko dira Artelatz taldeak antolatutako jolasak egiten. Jolas guztiak sagarra eta sagardoren inguruan dira eta urtean zehar egindako lanak ere bertan daude ikusgai. Jai honekin bukatuko da Hernaniko ikastetxeetako DBHko ikasleek egin duten sagardoaren inguruko programa, sagarra eta sagardoaren kulturaren berri izatea helburu duena. Azpian aparkalekua Atsegindegik lurpeko 176 aparkamendu ditu azpian eta aspalditik daude irekita. Interesaturik bada oraindik ere badira aparkamenduak aukeran, erosi nahi dituenarentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!