Mendiriz mendik eski alpino eta iraupen eski ikastaroak antolatu ditu helduentzat, urtarrilaren 28 eta 29rako. Cauteretsera joango dira eta bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria sartzen dira bonoaren barruan. Forfaita ez da prezioan sartzen. Prezioak ezberdinak dira adinaren arabera eta bazkide direnentzat merkeagoa da. Izena emateko epea urtarrilaren 26an bukatzen da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!