Larunbat arratsaldean eta atzo goizean, Pista Estaliko Euskadiko Txapelketa izan zen, kadete, jubenil eta junior
mailan, Donostiako belodromoan. Frogan parte hartzeko lehendik egindako minimo batzuk eskatzen ziren eta bertan aritu ziren klub ezberdinetan dabiltzan 8 hernaniar atleta.
C.D. Hernanitik 5 atleta joan ziren: Lide Rekondo eta Maitane Iruretagoiena kadeteek 60 metrotako lasterketan
brontzezko eta urrezko dominak lortu zituzten, hurrenez hurren. Manex Pagola kadeteak 600 eta 300 metrotako lasterketetan parte hartu zuen eta 300 metrotakoan brontzezko domina lortu zuen. Jubeniletan, Joseba Lizeaga eta Beñat Arandillak parte hartu zuten, 60 metrotako lasterketan eta jauzietan, baina ez batak ez besteak ez zuten dominarik lortu, asko saiatu arren.
Irungo Bidasoan dabilen Mikel Von Wichmann kadeteak
soilik 600 metrotako lasterketan hartu zuen parte, belaunetik gaizki baitabil. Urrezko domina lortu zuen, hala ere. Klub berean
dabilen Eider Aldabe jubenilak 800 metrotan urrezko domina eta 400 metrotan brontzezkoa lortu zituen. Kontuan hartzekoa da lesioak medio ezin izan duela entrenatu eta ondorioz ez zituen bere marka pertsonalak lortu.
Donostiako Atletiko taldean dabilen Xabi Pavon juniorrak hiru probatan hartu zuen parte eta bi domina lortu zituen: zilarra 400 metrotan eta brontzea 200 metrotan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!