BENITO Lertxundik jende asko bildu zuen larunbat gauean kiroldegiko pilotalekuan, Sagarrondotik 2006 aurkezpen kontzertuan. Primerako musikariez lagunduta, 40 urteetan egindako ibilbidean sortutako abesti ezagunenak eskaini zituen, 40 urtez ikasten egonak diskoan jasoak. Benitoren ahotsak, gitarrak, pianoak, baxuak, biolontxeloak, akordeoiak, biolinak, txirulak, harpak, perkusioak eta koroek ederki jantzi zituzten Benitoren betiko abestiak.
Sagarrondotik 2006
jaialdia martxoan
Martxoaren 17, 18 eta 19an izango da aurten Sagarrondotik jaialdia. Kontzertuei dagokienean estilo ezberdinetako taldeak bilduko dira: Chambao, Sorkun, Loquillo y los Trogloditas, Berri Txarrak eta THC taldeak izango dira horietako batzuk. Horrez gain, herri kirolak, sagardo probaketa eta artisau azoka ere antolatu dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!