Liderra menderatzeko aukerak izan zituen Hernanik, baina azkenean galdu egin zuen

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 22a, 02:00

Hernanik atzo Landaren erakutsi zuen ez diola liderrari beldurrik eta dena ematera atera zen zelaira. Complutense Cisnerosen kontra 25 eta 31 galdu zuen arren izan zituen aukerak partidua irabazteko, nahiz eta ez ziren behar bezala aprobetxatu. Partiduko azkeneko 20 minututan ez zuen ez batak ez besteak tantorik lortu, eta markagailua partidu bukaeran bezalaxe mantedu zen. Kontutan hartzekoa da Hernanik 15 bat jokalari dituela lesionatuta eta hainbesteko bajekin horrelako emaitza lortzea ez da nolanahiko marka. Atzoko partiduan beste jokalari bat lesionatu zen baita ere. Hala ere Hernanik, 6 tantorekin galduta, puntu bat lortu du eta klasifikazioko 5garren postuan dago 18 punturekin. Datorren astean Durangoren kontra jokatu beharko dute hernaniarrek. Durango 6garren postuan dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!