Hernanik erraz irabazi zuen atzo Berioren kontra jokatutako partidua. Aurreneko 3 golak lehenengo zatian sartu zituzten: Kijerak, Olasagastik eta Arinek. Laugarren gola Gomezek sartu zuen bigarren zatiko 15garren minutu aldera. Bigarren gola, gainera, zelai erditik sartu zuen Olasagastik, aurrekaldea libre zegoela eta atezaina aurreratua zegoela aprobetxatuta.
Hernani fin aritu zen atzokoan, batez ere aurreneko zatian eta buelta eman zion Beriok joaneko partiduan lortutako emaitzari, Beriok 4 eta 0 irabazi baitzuen orduan.
Hernanik klasifikazioko erdialdean jarraitzen du baina Berio atzean utzi du, postu bat aurretik baitzijoan.
Liga nazionaleko
jubenilek berdindu
Liga nazionalean, jubenilek berdindu egin zuten, 0 eta 0, San Ignacioren kontra.