‘Zinkoenea, norabide guztiak’

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 22a, 02:00

ZINKOENEAK badu eskultura, asteazkenean montatu zuten. Gotzon Huegunek egindako pieza da, corten altzairuzkoa eta 3m 3 neurtzen ditu. Zikoenea norabide guztiak izenburua jarri dio egileak eta lotuta dago Zinkoeneako trafikoarekin. Gotzon Huegunek azaldutakoaren arabera konstruktorak eskultura enkargatu zionean burura etorri zitzaion Zinkoeneako zirkulazio kaosa eta gogora etorri zitzaion irudia izan zen, korapilatzen ari den marra bat. Corten altzairua aukeratu zuen, besteak beste, altzairuaren industriak lotura estua duelako herriarekin eta corten altzairua Chillidak, Hernanirekin harreman haundia zuen eskultoreak, gustoko zuen materiala zelako. Eskultura erdoildua dago eta jarri zutenetik hona kolorea aldatu du. Artistaren beste pieza batzuk erakusketan daude egun hauetan Biterin, hilaren 31 arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!