Euskadiko liga gaur hasiko du nesken taldeak C.N Pamplonaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 22a, 02:00

WATEROLOKO nesken taldeak gaur hasiko du Euskadiko liga, Iruñeko C.N Pamplonaren kontra. Partidua eguerdiko 13:00etan izango da, Hernaniko Udal igerilekuan. Aurredenboraldi ona Hernaniarrek iazko denboraldian zailtasun haundiak izan zituzten jende aldetik taldea osatzeko eta beste talde batekin bateratzea ere aurrikusi zuten. Azkenean, lortu dute taldea eurek bakarrik osatzea, nahiz eta jendez larri dabiltzan oraindik. Hala ere, taldeko arduradunek adierazi dutenez aurre denboraldi bikaina egin du Hernanik eta jokoan asko hobetu dutela nabaritu da. Easo-Ordiziaren kontrako partidua izan zen horren erakusgarri. Lehenengo postuak helburu Hernaniarrek ez dute baztertzen lehenengo postuetan borrokan aritzea (iaz bosgarren geratu ziren zortzi taldetatik). Hala ere liga irabazteko bi faborito nagusi daude, Santoña eta Leioa. Ikusiko da Hernanik gauzak zailtzen dizkien.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!