Chillida familiak irekiko du gaur txotx denboraldia

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 22a, 02:00

Gaur emango dio hasiera Chillida familiak txotx denboraldiari, eguerdi partean plazan egingo den ekitaldian. Urtero izaten dira gonbidatuak txotx denboraldiari hasiera emateko eta aurten Chillida sendia aukeratu du txotx komisioak, Hernaniri egindako promozioagatik eta herriarekin duen loturagatik. Ekitaldia goizeko 11:30etan hasiko da, plazan, txalapartariekin eta bertsolariak ariko dira kantari segidan. Eguerdiko 12:00etan Aitor Ruiz de Eginok egindako irudi bat eman zaio Chillida familiari eta plazan jarriko duten kupeleko sagardoa berria edango dute. Txotx herrikoia etorriko da jarraian eta Incansables txarangak girotuko du. Eguerdiko 13:15etan herri kirol erakustaldia antolatu du txotx komisioak: Perurena aita-semeak eta Miren Urkiola ariko dira harri jasotzen. Bukatzeko bazkaltzera joango dira Larre Gain sagardotegira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!