Liderra etxean hartuko du gaur Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 21a, 02:00

Partidu zaila dute Cisnerosen kontra, baina dena ematera aterako dira zelaira hernaniarrak, 16:00etan Landaren.

Hernanik gaur jokatuko du Complutense Cisnerosen kontrako partidua, arratsaldeko 16:00etan, Landaren. Ez da partidu erraza izango, kontuan hartuta Cisneros lider dijoala, partidu bakar bat ere galdu gabe. Hernani jokalari aldetik juxtu xamar dabil, taldeko arduradunek azaldu dutenez, azken aldian lesio asko izan baitituzte. Baina adierazi dute gaurko partiduan gogor saiatuko direla. Bosgarrenak hiru partidu galduta Joan den asteko Valentziaren kontrako porrotak bosgarren postuan jarri du Hernani, 17 punturekin. Hiru partidu galdu dituzte Elosegi eta Iraolaren mutilek eta lau irabazi. Datozen asteak garrantzitsuak izango dira, aurreko postuetako borrokan jarraitzeko. Izan ere, hurrengo hiru partiduak kanpoan jokatuko dituzte. Datorren astean Durango izango dute aurrean eta hor bai ezin dutela hutsik egin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!