Benito Lertxundiren emanaldia bihar

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 20a, 02:00

Aurtengo Sagarrondotik jaialdiaren aurkezpena egiteko Benito Lertxundiren kontzertua izango da bihar Kiroldegian 22:00etan. Bertan, kantari honen emanaldiaz gain bideo proiekzio bat ere ikusi ahal izango da. Sarrerak salgai daude Kixkal, Bodega, Lete eta Leokadistin 12 eurotan eta gaur da azken eguna prezio horretan eskuratzeko. Bihar 15 eurotan izango dira sarrerak, kontzertu aurretik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!