BIHAR, larunbata, EHNA tramitatzen arituko dira Bildu Hernaniko kideak,
Udalbiltzaren ordezkari gisa. Tramitazioa egiteko Biteri Kultur Etxera jo behar
da, goizeko 11:00etatik 13:00a bitartean.
Bildu Hernanitik gogorarazi dute hiru gauza direla beharrezkoak EHNA
tramitatzeko: errolda ziurtagiria (Udaletxean eskatzeko momentuan bertan lortu
daiteke), 3 argazki eta 15 euro. Adin txikikoek, horietaz gain, famili
liburuaren fotokopia eraman beharko dute.
Herritarrak animatu
BHk gonbidapena luzatu die oraindik EHNA tramitatu ez duten guztiei,
´hilabete honetan ez bada hurrengoan Euskal Herriko Nortasun Agiria egin dezaten`.