Taberna arteko bertso txapelketa izan zen ostegunean Garinen.
TABERNETAKO bertso txapelketako txapela Angel Arrutik eraman du aurtengoan. Giro polita sortu da txapelketaren bueltan, eta Garin jendez bete zen aurten ere. Angel Arrutik azaldutakoaren arabera saioa urduri hasi zuen eta txistea bota beharreko bertsoarekin ez zen gustora gelditu. Saioari buelta ematea kosta zitzaion baina bukaera aldera gogoz ekin zion. Buruz burukoa gozatu egin zuela azaldu dio Kronikari Angel Arrutik.
Buruz burukoan kontrario Iraitz Santa Kruz izan zuen Angelek. Hirugarren postua egin zuen Iraitzen lehengusuak, Arkaitz Santa Kruzek. Azpimarratzekoa bi lehengusuen artean egin zuten saioa, koplatan, zikloturisten gaien bueltan. Fin aritu ziren.
Gainerantzeko bertsolariak izan ziren: Mikel Alkorta, Mikel Peruarena eta Igor Garmendia. Denek ere ondo defenditu zuten beren burua tabernetako bertso txapelketako 12garren saio honetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!