Atzo arratsaldeko 18:25ean istripu larria izan zen Hernaniko hegoaldeko bariantean, Astigarragara bidean. Ertzaintzak adierazi duenez, bi autok eta kamioi batek jo dute elkar, baliteke autobus bat ere tartean izatea, baina azken hau konfirmatu gabe zegoen erredakzio hau ixterakoan.
Ertzaintzak jakitera eman duenez istripuaren ondorioz auto batean zijoan pertsona bat hil eta bi zauritu izan dira. Hala ere, datu gehiago jakiterik ez da izan erredakzioa itxi baino lehen.
Bariantea moztuta
Iluntzeko 20:30etan barianteak moztuta jarraitzen zuen erabat eta erretentzioak zeuden inguruko errepideetan.