Txantxangorri elkartean antolatu dute mus txapelketa eta izen ematea bihar, ostirala, bukatzen da, arratsaldeko 19:00etan. Partidak urtarrilaren 23tik aurrera jokatuko dira. Bi bitako txapelketarako bikoteko batek sozioa beharko du eta buruz burukorako ere bazkide beharko du izan parte hartzaileak. Bi bitako 38garren edizioa da aurtengo eta buruz buruko 20garren edizioa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!