Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Garaiar autobus urdinek eta Areizaga autobus gorriek zerbitzu berezia eskainiko dute ostegunean eta ostiralean, San Sebastian egun bezperan. Autobus urdinak ostegun gauean orduerdiro aterako dira: gaueko 23:00etan aterako da aurrenekoa Urnietatik eta azkena goizeko 06:00etan; Donostiatik aurrenekoa gaueko 23:30etan aterako da eta goizeko 06:30etan da azkena. Ostiralean, San Sebastian egunean, autobus urdinak aterako dira orduro: gaueko 23:00etan aterako da aurrenekoa Urnietatik eta azkena 02:00etan aterako da; Donostiatik berriz, gaueko 23:30etan aterako da autobusa Donostiatik eta 02:30etan izango da azkena.
Autobus gorriak ostegun gauean aterako dira orduro: gaueko 23:00etan aterako da lehenengoa Hernanitik eta goizeko 06:00etan azkenekoa; Donostiatik gaueko 23:30etan hasiko da zerbitzua eta azkena autobusa 05:30etan izango da. Ostiralean, egunean zehar betiko orduetan autobus gehiago jarriko dituzte, haurren tanborrada dela-eta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!