Museoak danborrada ospatuko du gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 19a, 02:00

Chillida Leku museoak danborrada ospatuko du gaur gauean. Museoak iaz jaso zuen Urrezko Danborra eta horri ohore eginez ospatuko dute danborrada. La Espiga izeneko peña, Donostiako danborradan 15 urtetan izandakoak, hartuko du parte ekitaldian. Peña horretan dago Luis Chillida, Eduardo Chillidaren semea. Ekitaldia gaueko 24:00etan izango da museoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!