´Ilegalizazioaz horrelako arinkeriarekin hitz egitea salagarria iruditzen zaigu`

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 19a, 02:00

Joxan Rekondo, Alkateak, egindako adierazpenei erantzun die BHk. Beste aurrekontu bat aurkeztu dute, emendakinen bidez.

BILDU Hernanik prentsa ohar batean salatu ditu Joxan Rekondo Alkateak egindako adierazpenak. BHk dio ´ilegalizazioari buruz horrelako arinkeriarekin hitz egitea erabat salagarria` dela eta gogorarazi nahi izan dituzte azken Udal Hauteskundeetako emaitzak: ´Bildu Hernani 3.600 boto eta EA-PNV 2.900 boto; Hernaniko Udalean: Bildu Hernani 0 zinegotzi; EA-PNV 8 zinegotzi. Zer edo zer oker dago Hernaniko Udalean ezta?` azaldu du plataformak. Plataformak aipatu du ulertzen duela Rekondok datu hauek gogoratu nahi ez izatea eta diote ulertzen dutela ´Rekondo ilegalizazioaz zer nolako probetxu pertsonala eta politikoa ateratzen ari den gogoratu nahi ez izatea`, baina azaldu dute horren aurrean seriotasun haundiagoa eskatzen dutela. Ilegalizazio egoera gainditu Bildu Hernani plataformak dio ´badirela aste pare bat Hernaniko Udaleko alderdi politiko hauek: EA-PNV-Ezker Batua eta PSE-PSOE, bilera batera deitu genituela, gutun baten bidez, ilegalizazioaren egoera gainditzeko zein urratsak emateko prest zeuden aztertzeko`. Azaldu dute PNV-EAren erantzuna jaso dutela bakarrik eta beraiekin biltzea onartu dutela. BHk eredu ezberdinak Azkenik BHk aipatzen du emendakinen bidez beste udal aurrekontu eredua aurkeztu zuela, ´non lehentasunak etxebizitza politikan, arlo sozialean eta azpiegitura kulturalean kokatzen ziren; non presoen senitartekoentzat, Udalbiltzarentzat eta bonobusarentzat diru partidak jasotzen ziren; non politikoen gehiegizko soldatak eta udal lurren salmenta gaitzesten genituen...`. Honekin lotuta azaldu dute argi dagoela BHk eta udal gobernuko talde politikoek eredu ezberdinak dituztela Hernanirentzat eta ´hori guretzat pozgarria da` bukatzen dute prentsa oharra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!