Maitane Iruretagoyena Gipuzkoako Txapeldun 60 metroetan

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 18a, 02:00

Maitane Iruretagoyena hernaniarra Gipuzkoako Txapeldun gelditu da pista estaliko 60 metrotako proban, 14 urterekin. 8:04 ko denbora egin zuen Iruretagoyenak Anoetako belodromoan, eta honenbestez CD Hernaniren historiako hirugarren denborarik onena egin du Arantxa Bakero (7:86) eta Oihane Mendiableren (7:89) atzetik. Joxeba Lizeaga eta Alberto Rebollok ere hartu zuten parte txapelketan eta 200 metrotan 25 segundotik bera sartu ziren biak. 60 metrotan 7:73 eta 7:75eko denbora egin zuten biek. Datorren asteburuan Euskadiko txapelketak dira kadete eta jubenil mailan, Belodromoan bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!