Atentzion atentzion, aitonak amonari esan zion... datorren martxoan funtzion! Mezu hori helarazi dute 1979an jaiotako Langileko kintoen afariko antolatzaileek. Afaria martxoaren 25ean izango da eta lekua oraindik zehazteko dagoen harren, ikaskide ohi guztiak animatu dituzte bertan parte hartu eta mezua zabaldu dezaten. Arduradunek esan dute aurrerago xehetasun gehiago emango dituztela, baina aurreratu dute asmoa dela kontu bat ireki eta afarira joan nahi duenak bertan dirua sartzeko. Kontu zenbakia hedabide honen bidez jakinaraziko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!