Helduen Hezkuntza Zentroan matrikula

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 18a, 02:00

Helduen Hezkuntza Zentroak matrikula zabalik du otsailaren 2ra bitartean. Bigarren Hezkuntzako graduatua ez dutenentzat aukeran daude honako ikastaroak, dohainik: idazten eta irakurtzen ikasi, matematikan sakondu, Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu, komunikazio trebetasunak lortu, euskara, ingelesa eta informatika. Oinarrizko titulazioa izan ezkero aukeran daude dohainik: unibertsitaterako eta Goi Mailako moduluetarako sarrera froga prestatzea, informatika, ingelesa eta euskara. Zentroa Antziola auzoko 62 zenbakian dago eta telefonoa dute: 943 335318. Matrikulatzeko ordutegia: astelehenetik ostegunera, goizeko 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!