Gaueko 23:30ak inguruan lokalizatu zuen sua Udaltzaingoak. Donostiako
suhiltzaileek goizeko 02:30ak inguruan lortu zuten erabat itzaltzea.
Eziago poligonoan dagoen Afede jostailu almazenak su hartu zuen astelehen iluntzean, eta dirudienez dezenteko kalteak eragin ditu sarrera inguruan. Suhiltzaileen arabera denda dagoen solairu erdia edo erre da eta gainerako almazen zatian kalteak eragin ditu keak.
Astelehen iluntzeko 23:30etan lokalizatu zuen sua Udaltzaingoak, herritar baten deiari eskerrak eta Donostiako suhiltzaileei pasa zieten partea. Suhiltzaileen bost ibilgailu etorri ziren Eziagora eta goizeko 02:30ak inguruan lortu zuten sua guztiz itzaltzea. Atzo nabarmena zen suaren ondorioa Afedeko fatxadan, kelarrak belztuta baitago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!