Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko urtarrilaren 21a

Berdintasun Kontseiluak antolatuta, emakumeentzako autodefentsa ikastaroa dago gaur. Irakasle izango da Maitena Monroy eta asmoa da norberaren estimua eta defentsa fisiko eta psikologikoa lantzea. Tailerra dohainik da. Goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara, kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!