Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa antolatu du Berdintasun Kontseiluak

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 18a, 02:00

Datorren larunbatean izango da goiz eta arratsalde. Izena ematea ostirala arte dago zabalik.

Hernaniko Berdintasun Kontseiluak autodefentsa ikastaroa antolatu du datorren larunbaterako, Udalak lagunduta. Emakumeei zuzendutako ikastaroa da ´norberaren estimua eta defentsa fisiko eta psikologikoa lantzeko` helburua duena. Goiz eta arratsalde Ikastaroa datorren larunbatean da, urtarrilak 21, goizeko 10:00-14:00 eta arratsaldean, 16:00-20:00, kiroldegian. Maitena Monroy izango da irakaslea. Ikastaroa dohain da eta izen ematea bezperan bukatuko da, datorren ostiralean. Izen emateko: 943 33 70 17, 943 33 70 43 irantzu-j@hernani.net lucila-g@hernani.net. 2006ko egutegia buzoietan Berdintasun Kontseiluak mahai gainean jartzeko egutegiak atera eta buzoneatu ditu. Egutegian ateratzen dira Hernaniko zenbait emakumeren argazkiak, marrazkiak eta testuak. Hilekoari jarraipena egiteko egutegia ere badu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!