Mendiriz Mendik irteera antolatu du Cauterets-era, eskiatu nahi duten guztientzat. Iraupen eskia eta alpinoa egiteko aukera izango da eta lo eta gosaldu Cauterets herriko aterpean egitekoa dute. Irteera urtarrilaren 28an da, goizeko 06:00etan, Atsegindegitik eta buelta urtarrilaren 29an, eskiatu ondorenean. Prezioa: 13 urtetik gorakoentzat: 60 euro bazkideek eta 70 bazkide ez direnek; 9-12 urte artekoek: 50 euro bazkideek eta 60 bazkide ez direnek; eta 8 urte artekoek: 40 euro bazkideek eta 50 bazkide ez direnek. Izen ematea urtarrilaren 26a aurretik egin behar da Mendiriz Mendin eta 20 euro aurreratu beharko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!