AHT gelditu! Elkarlanak murala marraztu du frontoi atzean

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 17a, 02:00

Abiadura haundiko trenaren aurkako taldeak, AHT gelditu! Elkarlanak, deituta murala pintatu zuten joan den igandean Tilosetako frontoi atzean. AHTrik ez! jartzen du muralak eta zenbait lagunen artean osatu zuten.

ABIADURA haundiko trenaren aurkako taldeak, AHT gelditu! Elkarlanak, deituta murala pintatu zuten joan den igandean Tilosetako frontoi atzean. AHTrik ez! jartzen du muralak eta zenbait lagunen artean osatu zuten.

Mendi martxa Buruntzara
Horrez gain, mendi martxa ere egin zuten joan den igandean, AHT gelditu! Elkarlanak deituta. Andoaindik abiatuta Buruntzan abiadura haundiko trenaren tunela izango den lekura joan ziren eta handik Hernanira etorri ziren oinez, Osiñagan barrena, trenak egingo duen ibilbidea ezagutzeko asmotan.
AHT gelditu! Elkarlanak abiadura haundiko trenaren proiektua salatu du. Beren hitzetan Euskal Herriko naturari ´egin nahi zaion erasorik haundiena` izateaz gain, energia izugarri beharko du, helburu bakarra etekina ateratzea duen merkataritza bultzako du, tren garesti eta elitista izango da eta geltokiak hiri haundietan bakarrik izango ditu, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!